2017(e)ko abuztuaren 8(a), asteartea

SAN PETRIKE-INAUTERIAK

Inauteriak gertu ditugula baliatuz, San Petrike dantza ikasiko dugu.

Hona hemen bideotxoa eta audioa

 san petrike dantza


Hemen dugu audioa guk ere dantzatu ahal izateko.

 San Petrike Oskorri



KULUNKAN-DONOSTIA 2016

Sehaska kanten bilduma baten bila dabilenak, hona hemen sorta bat. Gehienak euskarazkoak badira ere, beste hainbat hizkuntzatakoak ere aurkituko dituzu. Ea gustukoren bat topatzen duzun



SIMAMAKA (Ghana-ko abestia)

Ghanako kanta afrikar erraz eta polita, kantatzeaz gain, gorputz perkusioaz laguntzen duguna. Hori ere, ikastetxeko ikasle gehienekin egiteko modukoa.

SI MA MA KA

DANTZA EGIPZIARRA

Egipto gaiarekin lotuta, dantza emanalditxo bat egitera animatzen denarentzat, hona hemen eredu egingarria.


dantza egipziarra



AKAIHANA

Munduko musikak landu nahi ditugunez, hemen dugu zoragarria den abesti japoniar bat. Wix orrialde honetan partitura, bideoa eta audioak aurkituko ditugu.

 akaihana

2017(e)ko abuztuaren 4(a), ostirala

OSKORRI

Oskorri taldeak 2015ean utzi zion jendaurrean jotzeari. 40 urtetan zehar hamaika lekutan aritu da hainbat  kantu eta dantza doinurekin bazterrak alaitzen.

Oskorri taldeari buruz gehiago jakiteko, klikatu ondorengo argazkian.


 OSKORRI-WIKIPEDIA


“Gure txoko kuttuna” izeneko unitate didaktikoan bete betean lotzen diren bi abesti ditugu entzungai:

1) Gu gaituzu Oskorri
2) Ikusten duzu goizean

1)Gu gaituzu Oskorri


 Gu gaituzu Oskorri

2) Ikusten duzu goizean

 ikusten duzu goizean oskorri

Bukatzeko, Txulalai dantza ikasiko dugu, Oskorri taldearen musikaz lagunduta.


 oskorri txulalai

LH3an LANTZEKO EUSKAL ABESTI ETA JOLASAK

Hona hemen LH3an zehar lantzen joango garen euskal abestien bildumatxoa.